Ruben Ruiz aizaroztarra elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero irratsaioan. Iaz argitaratu zuen Beti mugan eleberria Elkar argitaletxearekin, eta aurten ere egonen da lana Durangoko Azokan. Mattin du protagonista eleberriak, umezurtz gelditu den mutiko bat, kontrabandotik bizi den osabarekin bizi dena. II. Mundu Gerran iheslariak libratzeko eratu zen Comète sarea ere bada eleberri historiko honen gai zentrala.