Basaburuko pintxo lehiaketa, datozen bi asteburuetan

Amezti.eus 2023ko aza. 16a, 13:32

Basaburuko pintxo lehiaketako edizio berri bat dator, asteburuan. Aurten Udabeko Bentak, Apeztegiberrik, Igoako  eta Aizarozko ostatuek parte hartuko dute.

Azaroaren 18an eta 19an; eta, azaroaren 25ean eta 26an izanen dugu lehiaketarako ostatuek prestatzen dituzten pintxo bereziak dastatzeko aukera. Edariarekin, hiru euroren truke.

Parte hartzaileek ez dituzte pintxoak argitaratu, baina, beti bezala eta lehiaketaren baldintza gisa, Nafarroako sasoiko osagaiak erabili beharko dituzte, transgenikoak ez direnak, gainera.

Aurten ere lau toki izanen dira lehian: Udabeko Benta, Apeztegiberri, Igoako ostatua eta Aizarozko ostatua. Basaburuko Gizarte Politika Batzordeak antolatzen du ekimena.