Elkarrizketa

Berueteko Juanbeltz gaztandegia, munduko gazta txapelketan saritua

Amezti.eus 2023ko urr. 31a, 11:00

Asier Juanbeltz elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, World Cheese Awards munduko gazta txapelketan zilarrezko domina irabazi berri baitute. Berueteko gaztandegiaren Insalas Natural gazta izan da saritua, aurten Norbegian ospatu den sariketan. Urtero hartzen du parte txapelketan Juanbeltz gaztandegiak, eta sari mordoxka bat jasoak ditu lehenagotik ere.