Aurtengoan, 222 bikotek eman dute izena txapelketan, eta eguraldia lagun izan dute asteburu gehienetan. Egun bakar batean mugitu behar izan dituzte partidak Latasako pilotalekura. Bestela, Gartzaronen bertan jokatu dira guztiak.
Urriaren 28an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira maila desberdinetako finalak. Ondoren, gainera, sari banaketa eta mokadua ere izanen dira.