Santos Etxegia, Basaburuko alkatea

"Txokolateroren etxea beti izan da enblematikoa Basaburuan"

Amezti.eus 2023ko urr. 3a, 11:00

Basaburuko Udalak Jauntsarasko Txokolateroren etxea erosi du, etorkizunean adineko jendeari zuzendutako gune bat bertan martxan jartzeko asmoz. Igandean hitzordua izan zuten eraikinaren atarian, adineko jendearen nazioarteko eguna aprobetxatuta. Santos Etxegia alkatearekin solastu dugu gaurko saioan.

Adierazi duenez, etxe berezia da Txokolaterorena basaburuarrentzat, herritarrentzako zerbitzu desberdinak eskaini izan baitira bertan. Momentuz proiektua hastapen fasean egon arren, adinekoentzako zerbitzu bat eskaintzeko erabili nahi da eraikina aurrera begira.