Basaburuko udalak hitzarmena lortu du Txokolateroren etxea eskuratzeko. Adineko jendeari zuzendutako hainbat zerbitzutarako zentro bat sortzeko ideiarekin eman da pausua, baina proiektua zehaztu gabe dago.
Igandean, Adineko Pertsonen Nazioarteko eguna probestuz, bertan biltzeko deialdia luzatu du udalak.