Euskal Herrian urteetan egon den torturaren inguruko pelikula da Ander Iriarte zinemagilearen lana. Torturaren errealitatea jasotzen da ikus-entzunezkoan, baina bereziki marka fisikorik uzten ez duen tortura kasu horietan jarriz fokua. Proiekzioaren ondoren, gainera, zuzendariarekin solasaldia ere izanen da.