Zentzumenen plazerra ihes gela, Aizarotzen

Amezti.eus 2023ko ira. 21a, 11:17

Gozamenez proiektuak antolatutako ihes gela edo scape room jokua da eta bihar da izena emateko azken eguna.

Urriaren 1ean izanen da, Gozamenez proiektuak sortutako Zentzumenen plazerra ihes gela. Bakarka edo taldeka eman daiteke izena, baina, hori bai, bihar da azkeneko eguna.

12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta helburua hezkuntza sexu-afektiboa lantzea da.

Jokua zertan datza? Ihes gela guztietan bezala, parte hartzaileek gela horretatik ateratzea lortu behar dute. Baina, kasu honetan, kodeak lortzeko eta frogak gainditzeko zentzumenak erabili beharko dituzte.

Urriaren 1ean izanen da, Aizarozko kultur etxean, hainbat txandatan: 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean; eta, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean. Sei eta zortziko taldeetan.

Eman izena https://ugzm.eus/eu/posts/148 estekan edo irudian agertzen den QR kodearen bidez! Irailaren 22a baino lehen.