Basaburuko udalak batzordeetan parte hartzeko animatu nahi ditu herritarrak

Amezti.eus 2023ko ira. 5a, 13:20

Udalak azpimarratzen duenez, erabaki gehienak batzordeetan hartzen dira. Behean dituzue hilabete honetan izanen direnak.

Erabakietan herritarren parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dute, eta, Basaburuko erabaki gehienak batzordeetan hartzen direnez, bertaratzeko eta euren iritzia emateko aukera eman nahi die herritarrei.

Gai ezberdinetaz arduratzen diren hainbat batzordetan antolatzen da Basaburuko Udala eta iraileko egutegia zehaztu dute honezkero:

Lehenengoa, bihar bertan izanen da, kirol batzarra. Horretan edo beste edozeinetan interesa duenari agertzeko deialdia egiten dio Basaburuko udalak: "Guztion artean Basaburuan aurrera" egiteko.