KDD Enduro topaketa larunbatean, Basaburuan

Amezti.eus 2023ko uzt. 17a, 14:05
Pasa den urrian Basaburuan izandako KDD Enduro lasterketa

MTB Basaburua taldeak KDD Enduro topaketa berri bat antolatu du, larunbatean.

Zailtasun teknikoko eta fisikoko ibilbideak egiten dituzte Enduro lasterketetan eta topaketetan. Larunbat honetan, Basaburuan, modalitate horretako topaketa berri bat antolatu du MTB Basaburuak. Hitzordua 9:30ean izanen da, Jauntsarasko kiroldegian, eta, ondoren, bazkaria ere izanen dute. Izena, instagram, whatsapp edo korreo elektroniko bidez eman daiteke.

Larunbatean, KDD Enduro topaketa, eta, gainera, igandean auzolana ere antolatu du MTB Basaburuak. 9:30ean elkartuko dira, Gartzaronen, Sugaar ibilbidea txukuntzeko. Auzolanean parte hartzen duenak dig point bat jasoko du. Sariak eta BTT materiala eskuratzeko balio dute dig pointek.