Berueteko segalariak, bihar, Belauntzan

Amezti.eus 2023ko eka. 23a, 09:56

Bikotekako lehian arituko dira, eta, bertan izanen dira Jokin Mikeo Sanchez eta Mattin Etxarri Ripalda Berueteko segalariak.

Sega txapelketa izanen da bihar, Belauntzan (Gipuzkoa). Hiru bikote izanen dira lehian, eta bakoitzak 600 m2 moztu beharko ditu ahalik eta azkarren. Izan ere, lanak arinen bukatzen dituen bikoteak eramanen du txapela.

Jokin Mikeo Sanchez: "Nire burua ongi ikusten dut, eta, nire ustez, txapelketa polita geldituko da. Txapelketako bikoteak ongi erabaki dira, beraz, ikuskizun polita eta orekatua izanen da". 

Berueteko bi segalari izanen dira aurrez aurre. Jokin Mikeo Santxez Leaburuko Iñigo Etxabe Mendizabalekin bikote, eta Mattin Etxarri Ripalda, Amaiur Arrospide Uzkudun segalariarekin bikote; azken hori ere Leaburukoa. Hirugarren bikotea Zaldibiko Josu Mendizabalek eta Altsasuko Oier Mitxelena Mazkiaranek osatuko dute.

Euskal Herriko sega txapelketan ere aritzen dira Berueteko segalariak. Azkenekoan, txapelketak dituen hiru faseetako azkenera ezin izan ziren joan eta horrek sailkapenean jaitsi egin zituen.