Udako tailerrak, Basaburuan

Amezti.eus 2023ko eka. 19a, 13:09

Udako tailerrak antolatuko dira Basaburuan, eta, horretarako, zer datatan nahiago den jakin nahi dute Euskara Zerbitzuan.

Umeendako tailerrak, euskaraz, antolatu nahi ditu Ultzamaldeko Euskara Zerbitzuak; eta, datarik onena zein den jakiteko gurasoen artean inkesta zabaldu dute.

Umeendako tailer horiek bi asteko iraupena izanen dute, eta proposamena uztailean edo abuztuan egitea da.

Interesa dutenek hemen aurkitu dezakete inkestaren esteka. Oso azkar erantzun daiteke, hiru galdera besterik ez baitira.