Elkarretaratzea, Gasteizko erailketa matxista salatzeko

Amezti.eus 2023ko mai. 31a, 10:41

Bikotekide ohiak 32 urteko emakume bat hil zuen Gasteizen, asteburuan. Salatzeko elkarretaratzea deitu du Basaburuko Bilgune Feministak.

Larunbatean hil zuen emakumea bikotekide ohiak, bikiekin haurdun zegoen eta 3 urteko alaba ondoan zuen emakumeak. Gasteizko apartaotel batean aurkitu zuten emakumea, hilik. Bikotekida, 34 urteko gizona, taxi batean Valentziara ihesean zihoala atxilotu du poliziak.

Basaburuko Bilgune Feministak elkarretaratzea deitu du, gaur (asteazkena, 31), arratsaldeko 18:00etan, Aizarotzen, kultur etxearen parean.

 

Bi asteko epean deitzen duen bigarren elkarretaratzea da, izan ere, maiatzaren 16an beste emakume bat erail zuen, hemen ere, bikotekide ohiak, Orion. Erailketa matxista hori gaitzesteko elkarretaratzea izan zen Aizarotzen, maiatzaren 19an.