Bikotekide ohiak 50 urteko emakumea tiroz erail du Orion, asteartean. Erailketa matxista hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Basaburuko Bilgune Feministak, gaur arratsaldean.
Aizarotzen izanen da, Basaburuko Kultur Etxearen aurrean, gaur (maiatzaren 19an), 18:00etan. Mobilizazioak ugariak izan dira Euskal Herriko hainbat eta hainbat herri eta auzoetan Aski da! Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean.