Goizean herri kirolak izanen dira, ondoren herri bazkaria, musika, zirko tailerra, afaria eta festa. Bazkariko txartelak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 28a izanen da, eta Jauntsarasko Apeztegiberrin eta Igoako, Berueteko, Aizarozko eta Orokietako ostatuetan daude eskuragarri, 25 eurotan.
Entsalada epela eta fritoak, karrillerak, postrea, kafea eta kopa sartuko dira prezio horretan. Bestalde, haurren menua ere egonen da, 12 eurotan.