Udal Hauteskundeak 2023

Basaburuko EH Bilduk hainbat herritan eginen ditu aurkezpenak datorren astean

Amezti.eus 2023ko mai. 18a, 09:44

Maiatzaren 28ko hauteskundeen atarian gauden honetan, Basaburuko EH Bilduk hainbat aurkezpen eginen ditu datozen egunetan. Hauteskundeetarako osatu duen zerrenda eta programa aurkeztea dute asmo. Lehendabiziko hitzordua, maiatzaren 22an izanen da, Gartzaronen.

Hona hemen aurkezpenen data eta orduak:

-Maiatzak 22, astelehena, 19:00etan: Gartzaronen

-Maiatzak 24, asteazkena, 16:30ean: Berueteko Ostatuan

-Maiatzak 24, asteazkena, 19:30ean: Igoako Ostatuan

-Maiatzak 25, osteguna, 20:00etan: Aizarozko Ostatuan

-Maiatzak 26, ostirala, 20:00etan: Beramendiko elkartean. Ekitaldia eta afaria

Santos Etxegia izanen da zerrendaburu Basaburuko taldean.