"Duela urte mordoxka bat, herrian ikusi zen beharra, bide bat eman beharra zitzaiela herrian etxea egin nahi zutenei, batez ere herriko gazteei. Urteak joan dira, eta azkenean, pausoak ematen hasi gara eta horretan ari gara". Jendea herrietan bizitzen gelditzea bultzatu nahi dute proiektuarekin Kontzejutik, jakitun, jendea kanpora badoa herrietako bizitzaren eta zerbitzuen galera datorrela.
Lau sail dira salmentan atera dituztenak, bi VPO eta bi VPT. VPOen kasuan, 90 metro karratuko etxebizitza egiteko aukera dute, 40 metro karratuko beste eraikuntza gehigarri batekin. VPTen kasuan, etxebizitza handiagoa egiteko aukera dago. Beramendiko iparraldean daude kokatuak lursailak, lau partzela jarraian.