Duela zenbait urte Katuka elkartea jarri zuen martxan Katak, eta zaldiekin tailerrak egiten ditu bertan. Horrez gain, azken aldian, musika ekoizpenean eta sustapenean ere ari da lanean, ikuspegi feministarekin, Mimosa bulegoan.
Besteak beste, proiektuak martxan jartzean eta eguneroko lanean emakume izateak eragin dizkion zailtasunez aritu da gaurko atalean, eta baita landa eremuko herri batera kanpotik etorria izanik, gainditu behar izan dituen mugez.