Basaburutik Ameriketara artzain joan zirenen datuak biltzen

Amezti.eus 2023ko ots. 16a, 13:49
Argazkia: erran.eus

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Basaburutik Ameriketara joandako artzainen datuak bildu dituzte, eta datorren urteko bilkura Berueten eginen dute.

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Nafarroatik Ameriketara joandako artzainen datuak, testigantzak, argazkiak etab. biltzen darama 2006an bere lehenengo festa eta bilkura egin zuenetik. Ordutik, Bortziriak, Malerreka, Baztan, Aezkoa, Erro, Esteribar, Iruñaldea, Larraun eta beste zenbait bailaretan datuak biltzen ibili da.

 

Poliki-poliki, Nafarroan barna ibili da bailara desberdinetako artzainen datuak biltzen, ondoren artzain guztiak biltzen dituen festa antolatuz eta jasotako datuak zabalduz eta gizarteratuz.

Aurten, 2023an, Basaburukoak bildu dituzte eta datorren urtean bilkura Berueten eginen da. Elkarteko kidea den Santi Alzuguren arduratzen da datuak eta argazkiak biltzeaz, bertako pertsonen, udalen eta entitateen laguntzarekin. Horretarako, Basaburuko Esther Lakastaren alkatearen eta Berueteko kontzejuko lehendakariaren, Ascensio Indakoetxearen, kolaborazioa ere izanen dute.

 

Datu bilketaren arduraduna: Santi Alzuguren Matxikote.
Telefonoa: 688609905 PERUSKONEA HOTELA-BERUETE

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Lehendakaria: Laura igantzi.
Telefonoa: 618960016