Kolaborazioa

Iruñea Beltza literatura jaialdiaz, Irantzu Perezekin

Amezti.eus 2023ko urt. 26a, 11:45

Krimen nobelaren inguruko kolaborazioa egiten digu hilero-hilero Irantzu Perez aizaroztarrak. Normalean liburu gomendioak ekartzen badizkigu ere, gaurkoan desberdina izan da atala. Izan ere, Iruñea Beltza krimen nobelaren jaialdia pasatu berri da, eta Carmen Mola pseudonimoaren atzean dauden hiru idazleen hitzaldian egoteko aukera izan zuen Perezek. Ekimen hori izan dugu mintzagai.