Artisau azoka txikia Aizarotzen, bihar

Amezti.eus 2022ko abe. 13a, 12:47

Irantzu Legarra, Josthariko sortzailea, eskulangileen azokan, 2019an

Basaburuko kultur etxean, Aizarotzen, bost emakume artisau bilduko dira beraien produktuak erakusteko eta saltzeko.

Ehungintza ikusiko dugu, batez ere, arropa eta ilerako zintak, adibidez. Baina baita motxilak, poltsoak edo bitxiak. Denak eskuz eginak.

Bertan izanen dira:

Gartzarongo Irantzu Legarra, Jostharirekin. Motxilak, poltsoak eta nezeserrak egiten ditu, besteak beste, tela eta forma anitzekoak eta polit-politak.

Aizarotzen bizi den Amaia Amasuluk bitxiekin, ere bai. Eskuz egindako zilarrezko belarritako ederrak egiten ditu.

Ondoren, Olaztitik Migura ere etorriko zaigu. Ilerako zintak, zapiak, gomak eta gona motzak egiten dituzten bi ahizpa dira.

Eta, azkenik, Irunberritik La Hormiga Maia eta Magalean, eskuz egindako arropa jasangarriarekin.