Pilota goxoko txapelketa, aurrera doa

Amezti.eus 2022ko aza. 25a, 10:55

Finalak abenduaren 23an izanen dira. Guztira, 35 bikote ari dira jokoan, eta partidak Gartzaroneneta Igoan izaten dira.

Basaburua eta Imozko kirol batzordeak antolatuta, urtero bezala, pilota goxoa txapelketa jokatzen ari da.

 

Hiru mailatan jokatzen ari dira, guztira, 35 bikote. Lehenengo mailan, 12; Bigarren mailan, beste 12; eta, hirugarren mailan, 11. Partidak Gartzaronen jokatzen dira ostiral, larunbat eta igande arratsaldeetan; eta, Igoan, larunbat arratsaldeetan.

 

Partidak aurrera doaz eta geroz eta hurbilago dugu txapelketaren amaiera. Finalaurrekoak abenduaren 16an eta 17an izanen dira, Gartzaronen. Ondoren, finalak, abenduaren 23an, Gartzaronen, 18:00etatik aurrera.