Berueteko gazteak azaldu duenez, oso pozik daude jasotako sariarekin, eta lanean jarraitzeko ilusioa piztu die. "Horrelako gazta sariak jasotzea oso handia da guretzat", azaldu du. Lehenagotik ere txapelketa berdinean irabazi izan dituzte sariak, hala nola, 2011n brontzezko sari bat, 2012an eta 2013an urrezko bi sari, 2017an ere brontzezkoa eta 2019an bi kategoria desberdinetan zilarrezkoa eta brontzezkoa eraman zituzten.
Saria jaso duen gazta ketua nahiko berria dela kontatu digu Juanbeltzek: 3 hilabete eskas ditu, eta lehengo erara ketu dute, egurrarekin.