Basaburua Enduro bizikleta lasterketa eginen da asteburuan

Amezti.eus 2022ko urr. 3a, 10:47

MTB Basaburuak mendi-bizikleta lasterketa antolatu du Berueten. Urriaren 8an eta 9an izanen da Enduro izendaturiko ekimena, horrek esan nahi du teknika altuko jaitsiera lasterketa izanen dela. Asteburuko ekimena aprobetxatuko du bizikleta taldeak ireki berri duen haurrendako bidexka ere inauguratzeko. 

Enduron izena emateko epea urriaren 5a arte egonen da zabalik, ondoko webgunean: https://tictaccrono.com/categoria-producto/bucardo-enduro-bike/