Umeendako bidexka txiki bat ireki du MTB Basaburuak

Amezti.eus 2022ko ira. 27a, 13:11

Oraindik irekitzen ari dira eta urriaren 8ko asteburuan inauguratuko dute. Enduro lasterketa ospatuko den asteburuan.

Maimur izanen da umeei zuzendutako bidexka berri honen izena (izaki mitologiko txiki batzuk omen dira maimurrak). 400 metrokoa da, BTT-a edo bizikleta mendi jaitsiera praktikatzeko erraza, Jauntsaratsen. Manu Alvarezek horrela deskribatu digu: "Malda leuna du, kurbak errazak eta salto txikiren bat egin daiteke. Praktikatzeko oso erraza".

Bidexka berria Jauntsaratsen dago, ur depositotik hasi eta polikirodegirantz jaisten da: "Hor pistarekin gurutzatzen da momentu batean, hilerritik gora dijoan pistarekin, eta pistatik jaitsi behar dira beste 10 bat metro, eta berriz eskuinetara sartu. Hor badago bidexka zahar bat garbituta eta hortik ia polikiroldegirantz sartzen da". 

Oraindik irekitzen dabil Alvarez. Inaugurazioa KDD Enduro, teknika altuko jaitsiera lasterketaren asteburu berean izanen da, urriaren 8an eta 9an. Enduron izena emateko: https://tictaccrono.com/categoria-producto/bucardo-enduro-bike/