Goiz osoan hamaika postu izanen dira Orokietan, bai elikagaienak eta baita artisauenak ere. Gazta, sagardoa, sagar-zuku ekologikoa, taloak, betizu haragia, eztia, pateak, garagardoa, olioa, mermeladak... etxera saskia beteta itzultzeko aukera izanen da azokan. Aipatzekoa da, gainera, Ultzama aldeko ekoizle eta artisauen presentzia handia: elikagaien postuetatik 6 dira gure eskualde zabalekoak, eta artisauen kasuan, berriz, 8.