Udabeko gari-jotzaileko teilatua berritu dute lan babestuko kideek

Amezti.eus 2022ko uzt. 14a, 11:00

Aurretik Gartzarongo askaren konponketa lanean aritu ziren Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan babestuko kideak. Orain, berriz, Udabeko gari-jotzaileko edo trilladorako teilatuaren konponketa lanetan aritu dira.

Sei lagun daude aurten lan babestuko programaren baitan lanean, horietatik hiru gizonezko eta hiru emakumezko. Teilatuaren konponketa lanetan aritu den taldea gidatzen monitore bat aritu da kasu honetan ere. Gartzarongo eta Udabeko obrez gain, bestelako lanak ere egin dituzte lan babestuko kideek, hala nola, desbroze lanak eta txenden garbiketa lanak.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Yfy/6.jpg

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/cdd/1.jpg

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/XDY/2.jpg

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/wEV/4.jpg

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/miS/5.jpg