Emakumeen liburutegia, Basaburuan

Amezti.eus 2022ko eka. 23a, 11:15

Basandereek emakumeek idatzitako edo ikuspuntu feminista duten liburuak eskuragarri jarri dituzte, lau "liburutegitan".

Honezkero Aizarotzen eta Jauntsaratsen jarri dituzte, eta aste honetan Berueten eta Igoan ere izanen dira. Paretan jarritako kaxa moduko batetan aurkituko dituzue hainbat eta hainbat liburu, emakumeek idatzitakoak edo ikuspuntu feministakoak direnak.

Liburuak Emauseko trapuketariek emandakoak dira. Edonork hartu dezake nahi duen liburua, irakurri, eta gero berriz itzuli beharko du kaxara, beste norbaitek disfrutatu ahal izateko.