Ttikiena Haur Eskolako Amaia Legarra izan dugu beste behin Egun Ero saioan, haurren garapenari eskainitako tartean. Gaurkoan, mugez eta arauez aritu zaigu Legarra. Zergatik da garrantzitsua haurrei ere mugak jartzea? Nori dagokio, eta nola komeni da egitea? Guzti horretaz aritu zaigu ikasturteko azken kolaborazio honetan.