Elkarrizketa

'Bestaldean' liburua aurkeztuko dute ostiralean Jauntsaratsen

Euskal errefuxiatu politikoen bizipenak jaso dituzte Bestaldean liburuan Ernesto Prat eta Jaione Dorai idazleek. Ostiralean, Apeztegiberriko ganbaran aurkeztuko dute argitaratu berri den liburua, arratsaldeko 19:30ean. Basaburuko udaleko kultura batzordeak antolatu du ekimena. Idazleekin solas egin dugu gaurko elkarrizketaren tartean.