Gartzarongo aska berritu dute lan babestuko kideek

Amezti.eus 2022ko eka. 9a, 13:30

Urtero, eskualdean berritzeko edo moldatzeko premia duten hainbat txokotan lanean aritzen dira Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan babestuko kideak. Bazterkeria egoeran egon daitezkeenei formatzeko aukera ematea eta lan munduan sartzen laguntzea du helburu proiektuak. Aurtengoan, besteak beste, Gartzarongo askaren konponketa eta berritze lanetan aritu dira kideak.

Sei lagun daude, momentuz, lan babestuko programaren baitan lanean: hiru gizonezko eta hiru emakumezko. Taldea gidatzen monitore bat aritu da, Gartzarongo obraren kasuan. Dena dela, bertako askako lanez gain, bestelakoak ere egin dituzte azken hilabeteotan, batez ere desbroze lanak: txendak garbitu, hilerri inguruak txukundu...