Greban jarraitzen dute eskualdeko haur eskolek, ostegunetan itxiz

Amezti.eus 2022ko mai. 10a, 10:27

Nafarroako 0-3 Plataformak deituta, grebaren bigarren asteari ekin diote 59 haur eskolek, bakoitzak bere moduan. Gure eskualdean, Jauntsarasko Ttikienak eta Iraizozko Xinbili-Xanbalak ostegunetan eginen dute greba hemendik aurrera. Bi eskoletako kideekin hitz egin dugu.