"Basaburuan ez dugu eraso sexistarik onartzen" dioen kartela agertu da pintura larrosaz tapatuta. Denbora da seinale hori Jauntsarasko herriko seinalearen ondoan dagoela, baina badirudi norbait ez dagoela mezuarekin guztiz konforme, pinturaz estali baitute erasoen aurkako mezua. Pintaketa ezabatzeko lanetan aritu dira Udaleko langileak goizean, eta lehengo itxura hartu du honezkero seinaleak.