Elkarrizketa

0-3 plataformaren borrokez, Ttikienako eta Xinbili Xanbalako kideekin

Amezti.eus 2022ko mar. 29a, 12:50

Aurreko urtean ere Nafarroako 0-3 plataformak mobilizazio eta ekimenak egin bazituen ere, aurtengo ikasturtean borrokan gehiago sakontzea eta deialdi gehiago egitea erabaki dute. Haur eskoletan lan baldintza duinak aldarrikatzen ari dira; besteak beste, ratioak jaisteko exijituz, Europako gainontzeko herrialdeen pare jartzeko.

Gure eskualdeko bi haur eskoletako kideekin hitz egin dugu gaurko saioan, eta haien egoeraren eta datozen mobilizazioen berri eman digute. Basaburuko Ttikiena eskolako Amaia Legarra eta Xinbili Xanbalako Maite Bertiz dira elkarrizketatuak.