Elkarrizketa

Apostasia kolektiborako lehen bilera deitu dute ostiralerako Aizarotzen

Amezti.eus 2022ko mar. 15a, 10:41

Erlijio batetik ateratzeko aurrera eraman beharreko prozedura da apostasiarena. Ostiral honetan, eliza katolikotik ateratzeko apostasiaren inguruko bilera informatiboa eginen dute Aizarozko Ostatuan, arratsaldeko 19:00etan. Informazioa emateaz gain, bete beharreko paperak ere eramanen dituzte antolatzaileek. Iker Fernandez aizaroztarrak xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan.

Antolatzaileak azaldu duenez, duela hamar bat urte ere egin zen apostasia kolektiboa Aizarotzen, ordu hartan KolektiboBeltzak antolatuta, eta interes handia piztu zuen. Geroztik denbora pasatu dela ikusita, lagun talde batek erabaki du ekimena berriz egitea.