Elkarrizketa

Euskarabenturarako prestatzen ari den proiektua aurkeztu digu Unai Kaiet Elizaldek

Amezti.eus 2022ko mar. 3a, 10:36

Aurtengo Euskarabenturan parte hartu nahi du Unai Kaiet Elizalde aizaroztarrak, eta horretarako, proiektu bat aurkeztu beharra dauka. Luzia Goñi bertsolari aizaroztarraren bertso batzuk hartu, horiek abesteko jendea bilatu, eta grabaketa horiekin bideo muntaia bat egin nahi du. Iraganaren, orainaren eta geroaren arteko lotura egitea bilatu nahi du, modu horretan. Elkarrizketa egin diogu gaur gazteari.