Elkarrizketa

Ate irekiak eginen dituzte asteartean eskualdeko haur eskoletan

Basaburuko Ttikiena eta Ultzamako Xinbili Xanbala haur eskoletan ate irekiak eginen dituzte astearte honetan, arratsaldeko 16:00etan. Amaia Legarra eta Maite Vertiz kideak elkarrizketatu ditugu gaurko saioan, ate irekien eta aurrematrikula kanpainaren inguruan aritu gara beraiekin. Martxoaren 1etik 15era bitartean izanen da aurrematrikula kanpaina hori.