Tuterako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Basaburuko Bilgune Feministak. Arratsaldeko 18:00etan Aizarozko plazan eginen da mobilizazioa. Urteko lehendabiziko erailketa matxista izan da Euskal Herri mailan. "Aski da! Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" aldarrikatu dute deialdiaren kartelean.