Sustrai Colinak sortutako hitzak Ane Garcíak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu dituzte. Eymard Uberetagoena (Tripulante Produce) aritu da ekoizpen lanetan. "HitzEkin" da kantaren izenburua, eta pop kutsua du gehien bat. Hiru adin desberdinetako emakumeek abestu dute, gure helduen eta txikien arteko katea irudikatzeko.
Mezuari dagokionez, Urbizuk adierazi zuen bezala, irekia da baina hainbat balore bultzatzen ditu: "ahalduntzea, oztopoen gainetik aurrera egitea eta beldurrak gaindeitzea".
"Hainbat istorio biltzen dituen film laburra da, eta jendeak korrika egiteko motibazio ezberdinak dituen moduan, KORRIKArekin ere halako zerbait gertatzen da: sentsibilitate desberdineko jendea biltzen duen arren, denoi eragiten digu indar batek, poz batek, babes batek", azaldu du Uribzuk.
Bideoan gure eskualdeko herritarrak ikusi daitezke, Aizarotzen grabatu baitzen zati bat, azaroaren bukaeran. Berueteko Mikaela Elizalde, Gartzarongo Amaia Legarra, edo Aizarozko Eneko Iurramendi, Iosu Jauregi, Irantzu Perez eta Edurne Koch, besteak beste.
22. KORRIKA martxoaren 31tik apirilaren 10a bitartean izanen da, Amurriotik abiatuko da Donostiaraino.