Pintxo lehiaketa itzuli da Basaburura

Amezti.eus 2021ko aza. 24a, 10:53

Pasa den urtean ezin izan zen egin eta aurten itzuli da Basaburuko pintxo lehiaketa. Azaroaren 27an eta 28an; eta, abenduaren 3an, 4an eta 5ean.

Aizarozko ostatuak, Apeztegiberrik, Orokietako ostatuak eta Udabeko Bentak parte hartuko dute. Nafarroako produktuak erabiliz pintxo ederrak dastatzeko aukera izanen dugu, edariarekin batera, 3 euroren truke.

Asteburu honetan abiatuko da, azaroaren 27an eta 28an; eta, ondoren, abenduaren 3an, 4an eta 5ean izanen dugu pintxo eder horiek jateko aukera. Ondoren jakinen dugu guztietatik zeinek eramaten duen txapela.

Ziurra den gauza bakarra, txapela buruz aldatuko duela, pasa den edizioetan Igoako ostatuak irabazi baitzuen saria. Aurten ez du parterik hartuko, beraz Aizarozkoak, Apeztegiberrik, Orokietakoak eta Udabeko Bentak du aukera hura eskuratzeko.