Elkarrizketa

Asteburuan bukatuko da Gartzarongo pilota txapelketa

Iazko etenaldiaren ondoren, aurten berriz egin da Gartzarongo Pilota Txapelketa, XXXVI.a. Aurreko asteburuan jokatu ziren nesken finalak, eta honetan jokatuko dira gizonezkoen maila desberdinetakoak. Mikel Jaunarena Zepelo izan dugu gaurko irratsaioan. 

Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu izan ziren nesken txapelketako irabazleak, 18 eta 7 irabazi zieten Arrate Bergara eta Mirian Arraizi.