Astearteko erailketa matxista salatu dute Jauntsaratsen

Amezti.eus 2021ko urr. 15a, 12:25

37 urteko emakumea hil zuen bere senarrak, 42 urtekoa, Gasteizen, asteartean. Erailketa matxista salatzeko kontzentraziora egin du Bilgune Feministak Jauntsaratsen.

Arratsaldeko 18:30ean bildu ziren Oihanzabal eskola atarian, "eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista!" lelopean.

Erailketa matxista berri hori Gasteizen gertatu zen, asteartean goizean. 42 urteko senarrak labankadaz hil zuen 37 urteko emakumea, eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.

Aurten Euskal Herrian eraildako bostgarren emakumea da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak salatu duenez. "Presazkoa da ekintzetatik praktikara salto egitea berehala, indarkeria matxista errotik sostengatzen duten genero sistema eta botere harremanak deuseztatzeko. Izan ere, erailketa hau ez da fenomeno isolatu bat, bizi garen jendartearen antolaketa sakonki
sexistaren emaitza baizik", adierazi dute zabaldutako oharrean.