Ballet ikastaroak eginen dira ikasturte honetan Jauntsaratsen

Amezti.eus 2021ko ira. 9a, 09:57

Haur, gazte nahiz helduendako ballet ikastaroak antolatu dituzte ikasturte honetarako Jauntsaratsen, Apeztegiberriko ganbaran. Kalbat Dantza Eskolako gidari den Irati Munduate imoztarra izanen da irakaslea.

Honako hauek izanen dira taldeak eta ordutegiak:

-Aurre Dantza (4-5 urte): asteazkenetan, 17:30etatik 18:15era

-Ballet I (6-7 urte): astearte eta ostegunetan, 17:30etatik 18:30era

-Ballet II (8-10 urte): astearte eta ostegunetan, 18:30etatik 19:30era

-Ballet Helduak hastapena: asteazkenetan 18:30etatik 20:00etara

Izena emateko epea zabalik da eta irailaren 24 arte egonen da aukera. Horretarako eta informazio gehiagorako, kalbatdance@gmail.com helbidera idatzi edo 682 518 219 telefono zenbakira deitu daiteke. Urriaren 5ean hasiko dira klaseak.