Senior eta sub-18 (2004-2005) mailetako taldeak dira aurrera atera direnak, eta honezkero ekin diote aurredenboraldiari. Iñaki Ezkurra entrenatzailearen gidaritzapean eginen dute aurtengo denboraldia.
Entrenamenduekin hasiak egon arren, jokalari berriei ateak zabalik dituztela jakinarazi eta probatzeko gonbidapena egin die taldeak. Asteazken edo ostiraletan arratsaldeko 20:00etan Lekarozko errugbi zelaira hurbildu edo 638 445 513 (Ander) zenbakira deitu dezakete interesa dutenek. "Errugbia ikastea eta jokalarien arteko giro ona bermatuta daude, beraz, ez izan lotsarik errugbiaz gozatzeko", diote zabaldutako oharrean.