Alegazioak egiteko eredua hemen deskarga dezakete herritarrek, eta edozein erregistro bulegotan edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. 18 urtetik gorako edonork egin ditzake alegazioak irailaren 20a baino lehen.
Bestalde, hemendik gutxira alegazioak jasotzeko tokiak eta mahaiak non izanen diren ere jakinaraziko dutela adierazi dute koordinadoratik. Adi egon beharko dira hurrengo egunetan herritarrak. "Makroeolikoak atzera botako dituugu? Lan txiki bat da, baina gure mendiak, ekosistemak eta gure herrietako bizitza salba ditzakegu", adierazi dute.