Hurbileko produktuen eskaintza zabala izanen da igandean: gazta, sagardoa, barazkiak, haragia, likoreak, ardoa, arrautzak, taloak, ogia, eztia, patea, marmeladak, garagardoa, olioa...
Elikagaiez gain, artisauen postuak ere egonen dira tartean, hala nola, ukenduenak, belarritakoenak, zapatenak, adobezko labeenak, ipuin eta ilustrazioenak, keramika eta bitxienak edota kosmetika naturalarenak.
Habelarte mendialdeko baserritarren elkartea ere bertan izanen.