Bertso-saio musikatua, uztailaren 30ean Larraintzarko Bentan

Ametza Kultur Elkarteak antolatuta, uztailaren 30ean, ostiralarekin, bertso-saio musikatua izanen da Larraintzarko Bentan (Ultzama). Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan, eta musikaz laguntzen, berriz, Josu Lizarraga esku-soinuan eta Pello Belaskoain tronpetan. Iñigo Ibarra odietarra izanen da gai-jartzailea. 

Larraintzarko Bentan izanen da bertso-saioa iluntzeko 20:00etan. Soinua, tronpeta, punk! izenburua jarri diote ekimenari antolatzaileek.