66 eta 67 bitartekoak txertatzeko data aldatu da

Amezti.eus 2021ko uzt. 2a, 12:49

Uztailaren 16an txertatuko dituzte 66 eta 67 urteko herritarrak, Covid-19aren aurka. Hitzordua aurreratu diete, uztailaren 28an baitzuten.

Ohar batean zabaldu du dataren eguneraketa Ultzamako Udalak, hala adierazi baitiete Iruñetik. Uztailaren 16an jasoko dute txertoaren bigarren dosia Larraintzarko pilotalekuan arratsaldeko 16:00etatik 17:00ak arte, 66 eta 67 urte bitarteko herritarrek.

Dena den, Osasun Etxetik deituko dituzte herritar horiek aldaketaz ohartarazteko eta ordu zehatza hitzartzeko.

66 eta 67 urtekoekin batera, egun horretan jasoko dute bigarren dosia 40 eta 49 urte bitartekoek. Gaur, gainera, 60 eta 65 urte bitarteko herritarrek jaso dute bigarren dosia.

Bestetik, uztailaren 16rako ezarrita zegoen 30 eta 39 urte bitarteko herritarren txertoa bertan behera eta Iruñean jaso beharko dute.

Hitzordua hartzeko bi bide dira:

- citasalud.navarra.es webgunean, Osasun Karpeta pertsonalaren bidez. Clave edo ziurtagiri digitala ez baduzu, Osasun Txartelako zenbakiaren bidez eskatu daiteke hitzordua.

- 948 37 01 30 telefonora deituz

Txertaketa agenda egoki bat ezartzeko zailtasuna adierazi dute arrazoi nagusi. Txertatu beharrekoak gutxi dira, adin horretako pertsona kopuru eskasarengatik eta infekzioa pasa dutenengatik.