Egun Ero irratsaioak ikasturtea agurtuko du larunbatean

Amezti.eus 2021ko eka. 21a, 12:09

Aste honetan amaituko da Esan Erraneko Egun Ero irratsaioko denboraldia, eta ikasturtea agurtzeko, hainbat ekimenez osatutako festatxo txiki bat antolatu dugu Ultzaman: Ibilalditxo bat, eskualdeko musikariek eskainiko dituzten kontzertuak eta bazkaria. Herritar guztiak gonbidatuta zaudete!

Goizeko 10:00etan dugu hitzordua, Eltson, Ezkurdi Erlezaintzari bisita egiteko. Ondoren, 10:45ean oinez abiatuko gara Iraizotza eta Edilberto Goldaratzek Ultzamako hainbat istoria kontatuko dizkigu.

Iraizotza 13:00etan iritsiko gara, eta bertan Larra Bideaken eta Abian taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izanen dugu, ostatuan.

Bukatzeko, elkarrekin bazkalduko dugu.

Eskualdeko herriatarra ere gonbidatu nahi ditugu gurekin ikasturteari agur esateko. Horretarako izena eman dezakezue 689 033 000 telefonora edo pulunpe@gmail.com helbidera idatziz.