Zabalik da Gartzarongo pilota txapelketan izena emateko epea

Amezti.eus 2021ko eka. 2a, 13:19

Toki Alai elkarteak gonbidapena luzatu die pilota taldeei haien pilotariek izena eman dezaten. Ekainaren 27ra arte dute izena emateko epea eta uztailaren 17an hasiko da txapelketa.

Pasa den urtean ezin izan zuten antolatu, baina, azkenik, aurten itzuliko da Gartzarongo pilota txapelketa. Hala eta guztiz ere, murrizketekin dator 36. edizioa: gehienez 168 bikotek ematen ahal dute izena, guztira. 32 bikote maila bakoitzan, neskeenean kenduta, emakumezkoen mailan 8 bikotek baitute aukera apuntatzeko.

Mailak betikoak izanen dira: haurrena, 2007-2008an jaiotakoak; gaztetxoak, 2005-2006an jaiotakoak; gazteak 2003-2004 urteetan jaio direnak; neskena, 13 urtetik gorakoendako; eta helduen maila, 2003. urtera arte jaio direnendako.

Toki Alai elkarteak dagoeneko gonbitea luzatu die klubeei, pilotariek izena eman dezaten, eta ekainaren 27ra arte dute epea. Txapelketa uztailaren 17an hasiko da.